saltatu edukira
Aldundiaren Logoa
 

Bizkaimedia. Prentsa Kabinete Digitala

Hemen zaude:

AHALDUN NAGUSIAK EHU-KO INGENIARITZA GOI ESKOLA TEKNIKOKO AZKEN PROMOZIOAREN DIPLOMAK BANATU DITU

Asteazkena, 2012(e)ko Apirilaren 25a 20:30

  • e-mailez bidali
  • Facebook bidez Partekatu
  • Twitteatu

Gaur arratsaldean, José Luis Bilbaok 2010-2011 ikastaroko inbestidura saioan hartu du parte Euskalduna Jauregian.

José Luis Bilbao Ahaldun Nagusiak, gaur arratsaldean, EHU-ko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoko azken promozioaren diplomak banatu ditu. Guztira, 443k eskuratu dute titulua 2010-11 ikastaroan. Inbestidura-saioa Bilboko Euskalduna Jauregian egin da eta saioren buru Iñaki Goirizelaia unibertsitateko errektorea aritu da.

Ahaldun Nagusiarekin eta erretorearekin batera honako hauek egon dira ekitaldian: Ibon Areso Bilboko Udalaren lehenengo alkateordea, Pedro Luis Arias Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketa sailburua, eta Enrique Amezua Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoko zuzendaria. Diplomak emateko ekitaldian, aipamen berezia egin zaie Eskolako titulazio bakoitzean 1. postua eskuratu duten zortzi pertsonei; horien arteko ikasle bik batez besteko nota 10 lortu dute, eta beste hiruk bikain.

 
 
Aldundiaren logotipoa