Hemen zaude:
Asteartea, 2012(e)ko Ekainaren 26a 11:30
Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaiko Lurralde Mugapeei buruzko Foru Arauaren aurreproiektua onetsi du, eta arau horren helburua da lurraldearen antolamendu berri bat lortzea, egungo errealitate ekonomiko eta sozialera hobeto egokituta dagoena eta udal-baliabideak hobeto aprobetxatzeko modua eskaintzen duena.
Indarrean dagoen 1993ko uztailaren 7ko 8/1993 Foru Arauak —Bizkaiko Udal Mugarteei buruzkoa— baliagarria izan zen udalerri batzuen artean zegoen jarraitutasunik ezak zekartzan arazoak konpontzeko eta udal zerbitzu publikoak hobeto emateko. Bada, arazook gaindituta, aurreproiektu honen bidez lortu gura da baliabideok hobeto erabiltzea eta haien lurralde-disgregazioa eragoztea. Aurreko arauak ez bezala, aurreproiektu honek udalak jartzen ditu arauan erregulatzen diren prozedurak hasteko administrazio eskudun bakartzat.
Arauko lehenengo hiru tituluetan udalerria, mugatzea, muga-lerroa eta zedarritzea kontzeptuak arautzen dira, eta zehaztu egiten dira zein diren zedarritzeko prozesuetarako, muga-lerroak ikuskatzeko eta haiek mantentzeko dauden prozedurak eta zein diren prozedura horietan administrazioa bakoitzak dituen eskumenak.
IV. tituluak udalak banantzeko eta bat egiteko aukerak erregulatzen ditu, eta, hain zuzen ere, aukera hauek ematen ditu:
V. titulua toki-erakunde txikiei eta haien eskumenei buruzkoa da osorik.
Eta VI. tituluan, azkenik, udalerria identifikatzen duten alderdiak biltzen dira: izena, armarria, bandera eta udalburua.