saltatu edukira
Aldundiaren Logoa
 

Bizkaimedia. Prentsa Kabinete Digitala

Hemen zaude:

ALDUNDIAK PARTE HARTU DU OLIMPIADA BEREZIETAKO ATLETEI OMENTZEKO EKITALDIAN, ETA ADORE EMAN DIE AURTEN LEHIATUKO DIRENEI

Osteguna, 2012(e)ko Uztailaren 12a 18:45

  • e-mailez bidali
  • Facebook bidez Partekatu
  • Twitteatu

Gizarte Ekintzako foru diputatu Pilar Ardanza Olinpiada Berezietako atleten lorpenak aintzatesteko egin den ekitaldira joan da, eta adore eman die beren balioak hedatzen jarraitzeko; balio horiek dira, hain zuzen, garapen pertsonal eta soziala, aurrera egiteko adorea, integrazioa, pertsonarekiko begirunea, tolerantzia, pertseberantzia, talde-lana eta mugen gainditzea.

Gaur, Bizkaiko Foru Aldundiak aintzatestsi nahi izan ditu 2008an Pekinera Joko Berezietan parte hartzera joan ziren euskal kirolarien lorpenak. Hamalau kirolari lehiatu ziren, eta, guztira, hamar domina eskuratu zituzten. Gizarte Ekintzako foru diputatuak “urrezko belaunaldia” esapidea erabili du haietaz berba egin duenean.

Aurten Londresen egingo diren jokoak direla eta, adore eman die haietan parte hartuko duten hiru bizkaitarrei –Asier García Pereiro saskibaloiko jokalaria, Aitor Oroza txirrindularia eta Victor Hugo Garrido (Bilbon bizi bada ere, Venezuelako selekzioarekin lehiatuko da)–, igeriketan lehaituko diren gipuzkoarrei –Richard Oribe eta Ander Romarate– eta nafarrei –Laura García eta Mari Carmen Rubio–.

Ardanzak opa izan die baldintza fisiko egokietan parte hartu ahal izan dezaten, eta animatu ditu kirolaren balioak hedatzen jarraitzera. Garapen pertsonal eta soziala, aurrera egiteko adorea, integrazioa, pertsonarekiko begirunea, tolerantzia, pertseberantzia, talde lana eta mugen gainditzea, horiek izan dira Ardanzak aipatu dituen balioak.

 
 
Aldundiaren logotipoa