Hemen zaude:
Asteartea, 2012(e)ko Uztailaren 17a 12:55
Zerbitzu hau orain arte bezala eskainiko da, baina Barakaldoko Gorostitza auzoko instalazio batzuetan.
Bizkaiko Foru Aldundiak erabaki bat hartu du gaur APNABI-Bizkaiko autismoa eta beste autismo espektroaren nahasteak dituztenen gurasoen elkartearekin. Hori dela eta, orain arte Mungia Etxebizitzan ematen zen eguneko arretarik gabeko egoitza-zerbitzua hemendik aurrera Barakaldoko instalazio batzuetan emango da. Lekualdatze honek ez du bestelako aldaketarik eragingo zerbitzuan, laguntza orain arteko baldintzetan eskainiko baitzaie erabiltzaileei.
Zentroa Barakaldoko Gorostitza auzoko Iguliz urbanizazioko 30. zenbakian egongo da; Gorostiza Etxebizitza izango da haren izena, eta Mungiako lokalean zeuzkan bost plazak izango ditu.