saltatu edukira
Aldundiaren Logoa
 
 

Erabilerraztasuna Bizkaia.net-en

Sarrera

Erabilerraztasunak erabiltzaileen talde jakin batzuek Interneten nabigatzean topatzen dituzten oztopoak ezabatzen, edo gutxienez, gutxiagotzen, saiatzen da, horrela informazioa eskuratu ahal dezaten ahalbidetzeko. Erabiltzaileen zailtasunak fisikoak, psikikoak edo erabiltzen duten teknologiarekin lotutakoak izan daitezke:

  • Ikuspen, entzumen edo mugikortasuneko arazoak
  • Edukia ulertzeko zailtasuna
  • Behar bezain intuitiboa ez den nabigazioa
  • Konexio motela
  • Nabigatzaile zaharkituak edo edukia ondo interpretatzen ez dutenak
  • Gailu jakin batzuk ez egotea (sagua, teklatua, etab.)

Bizkaiko Foru Aldundiak jakin badaki interneteko erabilerraztasuna oso garrantzitsua dela. Horrek edozein pertsonak Bizkaiko Foru Aldundiaren edukietara jotzea ahalbidetzen baitu. Horregatik, hain zuzen ere, erabilerraztasuna betetzen eta egunez egun hobetzen saiatzen da.

Gaur egun, erabilerrazak ez diren Bizkaiko Foru Aldundiaren web guneak daude, nagusiki web gunearen zailtasun teknikoagatik edo egun oraindik dauden zailtasun teknologikoengatik. Hala ere, helburua da mailaka bizkaia.net helbidearen web gune guztiek erabilerraztasuna betetzea.

Zehazki, www.bizkaia.net web guneak erabilerraztasuna betetzen du, Web 1.0ko Eduki Erabilerrazako Jarraibideei (A Bikoitza maila) eta XHTML 1.0 gomendioari jarraiki. Eta bereziki azpimarratzen du egitura, aurkezpen, eduki eta funtzionaltasunaren arteko banaketa.

Erabilerraztasunaren betetze hau aplikagarria da www.bizkaia.net helbidearen pean dauden orrietarako, leiho berrian irekitzen diren estekek eramaten gaituzten orriak kanpo utzita.

www.bizkaia.net helbidearen Web Erabilerraztasuneko ziurtagiria.

www.bizkaia.net Web guneak AENOR sozietatearen Web Erabilerraztasuneko ziurtagiria eskuratu du:

  • Ziurtagiria: Web Gune Erabilerrazak
  • Erabilerraztasun maila: AA
  • Irismena: www.bizkaia.net
  • Emakida-eguna: 03-05-2007

Bateragarritasuna estandarrekin.

Hurrengo ikur hauek dituzten www.bizkaia.net helbidearen orri guztiek W3Cko WAI lantaldeak ezarritako Erabilerraztasuneko Jarraibideak edo Diseinu Erabilerrazako Oinarri Orokorrak (A Bikoitza maila) betetzen dituzte:

  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Orrialde honen erabilerraztasunaren ziurtagiria AENOR-en partez

Ikus-diseinua

Ikus-diseinua egin dugu W3Ck Kaskadako Estilo-orriei buruz egindako gomendioari jarraiki, 2 Maila (CSS2).

Nabigatzaileak edo nabigazioko gailuak ez badu estilo-orririk jasaten, webaren edukia, oraindik ere, irakurgarria da bere egiturazko markatuari esker.

Teklatuko lasterbideak

  • S Jauzi edukira
  • 1 Hasi
  • 2 Albisteak (Bizkaimedia)
  • 3 Gunearen Mapa
  • 4 Bilatu
  • 5 Sailak
  • 6 Agenda
  • 7 Erabilerraztasuna
  • 8 Lege Oharra
  • 9 Harremana
  • 0 Teklatuko Lasterbideak

Erabilerraztasun mailaren balidazioa

www.bizkaia.net helbidearen orri guztiek A eta A Bikoitza mailak gainditu dituzte, orri espezifikoren batek izan ezik. Azken hauek, bere edukiaren edo horietara jotzeko beharrezkoa den teknologiaren arrazoiengatik, hainbat arazo dituzte gainditzeko. Hala ere, horien guztien egokitzapenean lanean ari gara.

  1. Horietara jotzeko beharrezko teknologiagatik erabilerrazak ez diren edukiak:
    • Dokumentuak PDF formatuan. Dokumentu hauek bistaratu ahal daitezke Adobe Reader doako aplikazioa erabiliz. Bizkaia.net helbidearen PDF formatuko dokumentu gehienak ez dira erabilerrazak.
    • Multimedia edukiak. Multimedia elementuak (bideoak) dituzten orri gehienak ez dira erabilerrazak, hori da Bizkaimediako Albistegi eta Prentsaurrekoetan gertatzen dena (Prentsa Digitaleko Kabinetea).
  2. Bere edukiagatik erabilerrazak ez diren edukiak:

    2007/05/03ko datan Erabilerraztasun proiektua garatu zen. Hori dela bide, beharbada ez dira erabilerrrazak izango data horren aurreko eduki eta historikotzat jotako datu guztiak. Zuk behar duzun agiria edo edukia erabilerraza ez bada, mesedez, jar zaitez gurekin harremanetan helbide honetan: info@bizkaia.net.

    Horrez gain, BFAk korporazioaren telebista-katea ezarri du, hots, biztanleek informazio interesgarria jasotzeko informazio- eta komunikazio-tresna.

    Halaber, eskainitako informazioa oinarri-oinarrian BFAk biztanleei eskainitako zerbitzuei buruzkoa da, gizartearentzat interesgarriak diren edukiak barnean hartuta, hala nola, BFAren gaurkotasuna, diru-laguntzen inguruko informazioa, LEPrako deialdi irekiak, eguraldiaren iragarpena, agenda, trafikoa...

    Informazio hori erabilerraza da biztanle guztientzako, eta, zio hori dela medio, telebista-katean eskaintzen diren edukiak entzumen- eta ikusmen-urritasuna duten pertsonei egokituta daude.

    TB Korporatiboa BFA

 
 
 
 

© Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

Aldundiaren logotipoa