saltatu edukira
Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Bizkaiko Adinekoen Kontseilua

Informazioa

Zer da Adinekoen Kontseilua?

Bizkaiko Lurralde Historikoko Adinekoen Kontseilua 60 urte baino gehiago dituzten pertsonek eta adinekoen arloko erakundeek eta elkarteek parte hartzeko eratutako bilgunea da. Helburua eragile horiek guztiak Bizkaiko adinekoen ongizaterako politikak eta jarduketak planifikatzen eta burutzen eta haien jarraipena egiten elkarlanean aritzea da. Kide anitzeko aholkularitza-organoa da eta Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailari atxikita dago.

Nork osatzen du?

Adinekoen Kontseilua hauek osatzen dute:

  • adinekoen erakundeen ordezkari bat (lehendakaria izango da)
  • Gizarte Ekintzako foru diputatua (lehendakariordea)
  • Gizarte Ekintza Saileko zuzendari bi
  • Nagusiak elkarteko hiru ordezkari (Bizkaiko erretirodunen kluben, etxeen eta zentroen elkartea)
  • Hartu-emanak elkarteko ordezkari bat
  • Nagusilan elkarteko ordezkari bat (adin nagusikoen giza boluntariotzako elkartea)
  • Secot elkarteko ordezkari bat
  • Gizarte Ekintzako foru diputatuak izendatuko du pertsona bat, idazkari lanak betetzeko.

Zein dira Kontseiluaren eginkizun nagusiak?

Adinekoen Kontseiluak, besteak beste, eginkizun hauek ditu:

  1. Adinekoen arloko proiektuak aztertzea eta haiei buruzko informazioa eta aholkuak ematea, bai eta Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailak eta beste erakunde batzuek adinekoen inguruko gaiez egiten dituzten kontsultei erantzutea eta haiei buruzko aholkuak ematea ere.
  2. Belaunaldien arteko elkartasuna, integrazioa eta harremanak sustatzea.
  3. Adinekoen ongizatea bultzatzeko gizarte-neurriak sustatzea.
  4. Adinekoek gizartean parte hartzea sustatzea, bai eta haien elkartegintza ere (edo haientzako elkarteen sorkuntza).
  5. Bizkaiko Lurralde Historikoan adinekoen arretarako dauden gizarte-baliabideak ezagutzea eta horretarako erakunde, zentro eta zerbitzuen kalitatea sustatzea.
  6. Adinekoen estereotipoen aurkako kanpainak egitea eta zahartasuna gizartearentzat balioa dela zabaltzea.
  7. Adinekoen autonomia sustatzeko eta besteren menpean bizi diren adinekoen arretarako politikak aldeztea.
 
 

e-mailez bidali

 
 
 
 

 
Aldundiaren logotipoa