NORTZUK GARA?
Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuak bi Atal dauzka, eta atal horiek funtzio hauek dituzte:
- Ikuskapen Atalak gizarte-zerbitzuetako erakunde, zerbitzu eta zentroak ikuskatu eta ebaluatzen ditu.
- Kontrol Atalak funtzio hauek ditu:
- gizarte-zerbitzuetako erakunde, zerbitzu eta zentroak baimendu, erregistratu eta hologatzea.
- gizarte-zerbitzuetarako bideratutako baliabideen azken helburua betetzen dela kontrolatzea, eta
- zehazpen-espendienteak izapidetzea
Eta berean, Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuan Erabiltzailearentzako Arreta Unitatearen egiten da. Unitate horrek 64/2004 Dekretuak Bizkaiko Foru Aldundiari ematen dizkion eskumenak gauzatzen diru. Dekertu horrek onartu egiten ditu EAEko gizarte-zerbitzuen erabiltzaile eta profesionales eskubide eta beteharrak jasotzen dituen gutuna eta iradokizun eta kexen erregimena.
ZEIN DA GURE MISIOA?
Gure misioa da:
- Bizkaiko Lurralde Historikoan gizarte zerbitzuen arloan diharduten erakunde, zerbitzu eta zentroek legean ezarri zaizkien baldintzak beteko dituztela bermatzea.
- Egiten dituzten zerbitzuak etenik gabe hobetzen laguntzea.
- Zerbitzua ematea gizarte-zerbitzuetako erakunde, zerbitzu eta zentroei, horien erabiltzaile eta familiei, Gizarte Ekintza Sailari, herri erakundeei gizarte-zerbitzu, osasun eta hezkuntza alorrean, eta gizarteari oro har.
- Sailak ematen dituen gizarte-zerbitzuak erabiltzen dituzten pertsonen eskubideak errespetatzen direla bermetzea.
ZELAN EGITEN DUGU?
- Jarduketa hauek direla bide: baimena, erregistroa, ikuskapena, ebaluazioa, kontrola eta, inoiz, zehapena.
- Indarreko legeak betez eta betearaziz; bizkortasun, gardentasun, berdintasun eta eraginkortasun printzipioei jarraituz.
- Beste herri erakunde eta toki administrazio batzuekin elkarlanean jardunez, ekintzak eraginkortasunez koordinatzeko.
- Pertsonen Sailaren gizarte-zerbitzuen funtzionamenduan parte-hartzeko bidea ezarriz, kexa eta iradokizunen bidez.
- Zerbitzu egiten diegun interes-taldeen eta zerbitzuan parte hartzen duten pertsonen parte-hartze aktiboa bilatuz.
Agiriak aurkezteko Gizarte Ekintza sailako erregistroak
- Nikolas Alkorta 4 zk.
- Ugasko bidea 3 bis- 2.solairua
- Lersundi 14 zk.
BFAko erregistro orokorra:
Diputazio kalea, 7, beheko solairua, 48009 Bilbo (Foru Liburutegiko beirazko eraikina, Aldundiko Jauregiaren atzealdea). Sarbidea: Moyuako metroa, Aldundirako irteera