Hemen zaude:

Irailaren 20ko Kontseiluaren 1698/2005 zk.dun EK E.B.ren araudia, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren bidezko (LGENF) landa-garapenerako laguntzari buruzkoa, eta 2006. urteko abenduaren 15eko Batzordearen 1974/2006 Araudia (EK), aplikatu beharreko xedapenak ezartzen dituena, aplikatuz, Bizkaiko Foru Aldundiak urtero Bizkaiko Lurralde Historikoan Basoak Kontserbatu eta Garatzeko Laguntzen Dekretua argitaratzen du.
Egun, indarrean dago Bizkaiko Foru Aldundiaren abenduaren 21eko 169/2010 Foru Dekretua. Honen bidez Bizkaiko Lurralde Historikoan basoak kontserbatu, hobetu eta garatzeko laguntza-neurrien araubidea ezartzen da.
pdf artxiboa (169/2010 Foru Dekretua) (PDF 642 KB.)(BAO, 2 zenb. 2011ko urtarrilak 4, asteartea)
Laguntzak 6 lerrotan taldekatu ahal daitezke:
1. lerroa: Basoen balio ekonomikoa gehitzeko laguntzak.
2. lerroa: Azpiegiturak hobetu eta garatzeko laguntzak
3. lerroa: Baso-ingurunearen aldeko laguntzak
4.1 lerroa: Hondamendi naturalek kalteturiko basoaren ahalmena leheneratzeko laguntzak
4.1.1 lerroa: Intsignis pinudi (Pinus radiata) zaharretako arrisku fitosanitariorako laguntzak.
4.1.2 lerroa: Haizeteek, baso-suteek eta beste hondamendi natural batzuek kalteturiko basoen potentziala berreskuratzeko laguntzak.
4.1.3 lerroa: Fusarium circinatum. onddoa suntsitzeko jarduketa-programentzako laguntza-neurriak
4.2 lerroa: Prebentzioko basogintzarako laguntzak baso-sutearen kontrako borrokan
5. lerroa: Basoetako inbertsio ez produktiboetarako laguntzak
6-A lerroa: Lurralde-laguntzak: baso-berritzeak.
6-B lerroa: Lurralde-laguntzak: basoko makineria autopropultsatua
Europako Batasuna:
1698/2005 EK araudia
1974/2006 EK araudia
Egoera:
1628/2011 Errege dekretua, azaroaren 14koa, espezie exotiko inbaditzaileen Espainiako katalogoa araupetu duena.
Eusko Jaurlaritza:
Azaroaren 30eko 243/2004 dekretua
PDF artxiboa (243/2004 dekretua) (PDF 101 KB.)
Irailaren 30eko 166/2008 dekretua
PDF artxiboa(166/2008 dekretua) (PDF 595 KB.)
Bizkaiko Foru Aldundia:
Maiatzaren 30eko 52/1995 Foru Dekretua, katalogatu gabeko mendi publiko eta partikular ez babesleetako Basoberritzeko Baimenari buruzkoa.
PDF artxiboa (52/1995 Foru Dekretua) (PDF 349 KB.)
Abenduaren 21eko 169/2010 Foru Dekretua, Bizkaiko Lurralde Historikoan basoak kontserbatu, hobetu eta garatzeko laguntza-neurrien erregimena ezartzen duena.
PDF artxiboa (169/2010 oru Dekretua) (PDF 642 KB.)
Azaroaren 24ko 6374/2005 Foru Agindua.
PDF artxiboa (6374/2005 Foru Agindua) (PDF 745 KB.)
Martxoaren 3ko 923/2006 Foru Agindua, 6374/2005 Foru Agindua aldatzen duena
PDF artxiboa (923/2006 Foru Agindua) (PDF 845 KB.)
Martxoaren 30eko 1309/2006 Foru Agindua, 6374/2005 Foru Agindua aldatzen duena.
PDF artxiboa(1309/2006 Foru Agindua) (PDF 845 KB.)
Maiatzaren 4ko 97/2004 Foru Dekretua, BKIPTak idatzi, onetsi, jarraitu eta berrikusteko jarraibide orokorrak ezartzen dituena.
PDF artxiboa(97/2004 Foru Dekretua) (PDF 778 KB.)
Uztailaren 5eko 108/2005 Foru Dekretua, 97/2004 Foru Dekretua aldatzeko.
PDF artxiboa (108/2005 Foru Dekretua) (PDF 1,17 MB.)
Maiatzaren 27ko 92/2008 Foru Dekretua, 97/2004 Foru Dekretua aldatzeko
PDF artxiboa (92/2008 Foru Dekretua) (PDF 1,67 MB.)
Baso jabetzaren gainean edozein izaerako erabilera edo gozameneko eskubideen jabe edo titularra den edo bere titularrekin aurreikusitako jarduketak eta inbertsioak egiteko hitzarmenak itunduta dituen edozein pertsona fisiko edo juridikoa.
Eskatzailea lursailaren jabea ez denean, laguntzaren eskabidea aurreikusitako inbertsioaren emakidadunak edo titularrak aurkeztuko du, jabetzarekin sinatutako hitzarmen mota jasota. Honek egindako eskabidearekin ados dagoela espresuki eta froga bidez adierazi beharko du espedientera erantsia izateko.
Finka edo finkak Bizkaiko Lurralde Historikoan kokaturik egongo dira.
Espedientea onartzeko, laguntzaren xede diren finkei dagozkien katastroko zedulak jabearen izenean egon beharko dira, horrela egon ezean, katastroa aldatzeko eskabidea egin beharko da (B.F.A.ren Ogasun eta Finantza Sailaren S-C inprimakia). Laguntzaren eskabidea betetzeko orduan, nahikoa izango da katastroa aldatzeko eskabidea aurkeztea nahikoa izango da.
Diru-laguntza kalkulatzeko katastroko azalera kontuan hartuko da, jasotze topografikorik ezean.
Titular berbera elkarren ondoan dauden 20 ha edo 35 ha sakabanatuko azalera baten jabea gutxienez denean, nahitaezkoa izango da Basoaren Kudeaketa Iraunkorrerako Plan Teknikoa (BKIPT) onartuta edukitzea. Eskabidea aurkezteko momentuan horrelakorik eduki ezean, laguntza, 3 urteko epearen barruan, eskabidea aurkezten denetik zenbatuta, aipatutako plana aurkeztearen baldintzapean geldituko da. Horretarako BKIPT idazteko konpromisoaren inprimakia erantsi beharko da. Aurreko atalaren barruan jasota ez dauden ustiategiek balio erantsia sortzerantz orientatuta daudela justifikatzen duen memoria eduki beharko dute.
Ez da jasota egongo eskabideak aurkezteko azkeneko epea bukatu aurretiko inbertsiorik.
Laguntza hauen xedeetarako inbertsioak baloratzeko, aurreikusitako modulu egokiak ezarriko dira. Hauek urtero aldatu ahal izango dira Nekazaritza Sailaren Foru Aginduaren bidez.
Diru-laguntza ez da inbertsioaren %100a baino handiagoa izango.
Eskatzaileek era guztietako betebehar fiskalak, kanonak eta administrazioekiko izaera publikoko bestelako eskubideak egunean eraman behar dituzte eta Gizarte Segurantzaren ordainketak egunean eraman behar dituzte.
Eskatzaileak ez dira zigortuta egongo penal edo administratiboki.
Laguntzak hartzen dituzten Erakunde Publikoek lanen adjudikazioetan Sektore Publikoaren Kontratuei buruzko Legean xedatutakora doitu direlako dokumentuzko justifikazioa aurkeztu beharko dute. Nekazaritza Sailak Erakunde hauei behar bezalako aholkularitza emango die, horretarako, kontratuak behin-behineko adjudikatu aurretik, Erakundeek horretarako lizitazioaren espedientearen kopia osoa igorri beharko dute.
Lagundu ahal daitekeen gutxieneko inbertsioak 1000 euroko aurrekontua edukiko du, Basoaren Kudeaketa Iraunkorrerako Plan Teknikoak egiteko diru-laguntzen kasuan eta 3. laguntza lerroan (Baso ingurunearen aldeko laguntzak).
Pertsona onuradun bakoitzeko eta urteko gehieneko inbertsioa edo inbertsioen gehieneko batura, basoberritze eta basogintzako lanetan, gehienez ere, 60.000 eurokoa izango da, baso-pistak eraiki eta hobetzeko laguntzetan (2. lerroa), eta basoko makineria autopropultsatua erosteko laguntzetan (6. lerroa) izan ezik, hauetan muga 200.000 eurokoa izango baita.
Laguntzen ordainketa aurreikusitako inbertsioak zuzen egin direla egiaztatutakoan egingo da.
Aurrekontuko partida eguneratuak agortzea laguntzen emakida ukatzeko kausa izan ahalko da. Horrela gertatuz gero, laguntza egiten den hurrengo deialdian berriro eskatu beharko da. Kasu honetan eskabidearen momentuan indarrean dagoen dokumentazioak espedientearen izapideetan balio izango du.
Diru-laguntzaren eskabidea horretarako ezarritako inprimaki ofizialen bitartez egingo da. Hauek ustiapena kokaturik dagoen udalerriari dagokion Nekazaritzako Eskualdeko Bulegoan aurkeztu beharko dituzte.
DOKUMENTAZIO OROKORRA:
Eskabideak (makineria eskuratzeko kasuan eta azpiegiturak hobetu eta garatzeko kasuan izan ezik) hurrengo agiri hauekin batera aurkeztu beharko dira:
Laguntzaren Eskabidearen Inprimakia: Sinadura eskatzailearenarekin bat etorri behar da. (Ezin da agindu bidez sinatu).
Inprimakiak:
NAN edo IFZ
Zorretatik salbuetsita egotea adierazten duen Ogasunaren Ziurtagiria.
Hartzekodunaren fitxa onuraduna alta eginda ageri ez bada edo bere bankuko datuak aldatu nahi baditu.
Inprimakia: Hartzekodunaren Fitxa (PDF 353 KB.)
Egin beharreko inbertsioen memoria baloratua 2/2009 Foru Dekretuan ezarritako moduluekin bat etorriz, honakoak barne hartuta:
Egin beharreko lanen deskribapena
Aurrekontu bateratua
Aurrekontu Orokorra
Inprimakiak:
Katastroko ziurtagiria
Jabetza Erregistroaren edo Udalaren ziurtagiri kanonaren informazioko ohar sinple informatizatua. Ez dira aurkeztu beharko, baldin eta azkenengo bost urteetan aurkeztu izan badira, katastroko aldarazpena gertatzen denean izan ezik. Titularitatea justifikatzeko nahitaezkoa da informazioko ohar sinpleak aurkeztea, eskriturek osagarri gisa bakarrik balio dute.
Egin beharreko lanen kokapen-planoa.
AHAIDETASUNA ETA TITULARITATEA: Lursail batean hainbat jabe daudenean, eskatzaileak titular bakoitzarekin ezkontza-ahaidetasun edo odol-kidetasuneko hirugarren mailaren barruko ahaidetasun-erlazioa eduki behar du.
BAIMENAK:
Eskatzailea lurren jabea ez bada ohar sinplean agertzen diren pertsona edo pertsonen baimena aurkeztu beharko du.
Eskatzailea jabea bada baina gozamendunak edo bestelako titularrak badaude, hauetako bakoitzak ere baimena berdin aurkeztu behar dute.
Inprimakia: Jabe(kide)en baimena (PDF 160 KB.)
Urtero laguntzen deialdia egingo da. 2012. urteari dagozkion laguntzaren eskabideak ustiapena kokaturik dagoen tokiari dagokion Nekazaritzako Eskualdeko Bulegoan aurkeztu ahal izango dira:
2012ko martxoaren 1etik 2012ko martxoaren 31ra arte, honako neurri hauetarako
Sastrakak garbitzea
Orrazketak eta bakanketak
Kimuen aukeraketa
Itxiturak ipini eta kentzea
Hostozabaletarako babesleak
Inausketak
Ongarritzeak
Tratamendu fitosanitarioak
Biomasaren bilketa edota hondarrak birrinketaren bidez deuseztatzea
Baso-jabeak makinak erostea
Baso-pistak eraiki eta/edo hobetzea
Balio ekologiko handiko arboladiak kontserbatu eta birsortzea
Mendien kudeaketa eta aprobetxamenduan inpaktu txikiko teknikak erabiltzea
Ibaiertzeko landaredia leheneratu eta mantentzea
Hondamendi naturalek kaltetutako baso-potentziala berreskuratzea
Prebentzioko basogintza basoko suteen aurkako borrokan
Baso-sartzeak
Basoko makineria astuna erostea apeo, bilketa eta zuhaitzak botatzeko
Intsignis pinudi zaharrentzako laguntzak
Izurriek eta gaixotasunek kalteturiko basoaren ahalmena leheneratzeko laguntzak
2012ko martxoaren 1etik 2012ko irailaren 21era arte, honako neurri hauetarako:
Jasotze topografikoak, mugaketak eta zedarriak jartzea
Basoaren Kudeaketa Iraunkorrerako Plan Teknikoak egitea
4.1. lerroko (“Natur hondamendiek kaltetutako basoen potentzialaren berreskuratzea laguntzeko neurriak”) neurrietarako, eskabideak aurkeztuko dira inguruabar horiek gertatu ondoren, eta hilabeteko epean, baldin eta foru agindu baten bidez beste epe bat zehazten ez bada.
PDF artxiboa (169/2010 Foru Dekretua) (PDF 642 KB.) (BAO, 2 zenb. 2011ko urtarrilak 4, asteartea)
Lanak burutzeko gehienezko epea, oro har, diru-laguntza onesten den ekitaldiko abenduaren 1era arte izango da. Ebazpenaren egunetik zenbatzen hasita, diru-laguntzaren emate-ebazpenak beste epe bat adierazi ezean.
Fitxategi hauek kontsultatzeko Adobe Reader dohainiko programa behar duzu, klikatu esteka deskarga egiteko.
© Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia