Hemen zaude:
Autonomia pertsonala sustatzeko, orientazioa emateko eta, sustapen horretan laguntzeko produktuak mailegatzeko, foru zerbitzu publikoa.
Gizarte-zerbitzu publikoa da eta, horren bidez, ezintasunen bat duten edo besteren laguntza behar duten adin guztietako pertsonak orientatu, gizarteratu eta horien autonomia sustatu nahi da; horrela, pertsona horien ezintasunak, jardueraren mugak eta parte hartzeko murrizketak konpentsatu edo arindu ahal izando dira hainbat produktu eta metodo teknologiko aplikatuz.
Jarduera mugatuta edo murriztuta duten pertsonen kasuak prebenitzea, mugak dituzten pertsonen autonomia sustatzea eta pertsona horiek gizarteratzea. Horretarako, eta betiere pertsonaren ezintasun edo mendekotasun mota kontuan hartuz, haientzat egokiak diren laguntza produktuen eta metodo teknologikoen gainean orientazio tekniko bat emango zaie, jasaten dituzten mugak konpentsatu edo arintzeko.
Abisua
Hurrengo estekek zerikusia dute informazio honekin eta zure nabigatzailearen leiho berri batetan irekiko dira.
Erantsitako fitxategiak:
Fitxategi hauek kontsultatzeko Adobe Reader dohainiko programa behar duzu, erabili esteka deskargatzeko.
© Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia