saltatu edukira
Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

4.1 LERROA: HONDAMENDI NATURALEK KALTETURIKO BASOAREN AHALMENA LEHENERATZEKO LAGUNTZAK

Informazioa

SARRERA

Natur hondamendiek (baso-suteak, gaixotasunak, izurriteak, haizeteak, lehorte luzeak, aparteko elurteak, harritzarrak eta/edo txingorra) kaltetutako basoen potentziala berreskuratzen laguntzeko eta insignis pinuko (Pinus radiata) zuhaizti helduetako arrisku fitosanitarioaren aurrean prebentzio neurrien ezarpena laguntzeko neurriak dira.

DIRUZ LAGUNDU DAITEZKEEN JARDUKETAK

Hauexek izango dira diruz lagundutako jarduketak: neurri sanitarioak burutzea eta ukituriko eremuko basoa berritzea, hutsarteak betetzea barne. Baldintzak diferenteak dira laguntza-lerroa 4.1.1., 4.1.2. edo 4.1.3. den.

  1. KALTEEI AURRE EGITEKO OSASUN NEURRIAK

    Ukituriko oinak mozteko eta kentzeko lanak izango dira.

  2. UKITURIKO EREMUKO BASOA BERRITZEA

    Baso-berritzearen moduluaren barruan, hauexek sartzen dira: aurretik dagoen landarediaren tratamendua, lurra prestatzea, (zulaketa, zorupe-berriketa), landatzea, landarearen erosketa.

  3. HUTSARTEAK BETETZEA

    Baso-berritzearen ondoko lehen urteko hutsarteak betetzea barne.

MODULUA

Moduluak diferenteak dira laguntza-lerroa 4.1.1., 4.1.2. edo 4.1.3. den.

DIRU-LAGUNTZA

Eredu honetako laguntza guztietarako ezarri den gehieneko zuzeneko diru-laguntzaren muga 60.000 eurokoa da, onuradun bakoitzeko eta urteko.

TXOSTEN BALORATUETARAKO INPRIMAKIAK

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

HASIERA

 
 

e-mailez bidali

 
 
 
 

 
Aldundiaren logotipoa