Hemen zaude:

Ondare aretoan aurkezten den erakusketa Bizkaiko Foru Aldundiak sustatuta Olaeta Baleten ondare oparoaren balio historiko, artistiko eta sentimentala erakusten dituen ia bi urteko bilduma, inbentariatze, diseinu eta martxan jartzeko lan handiaren emaitza da.
Bisitariak ibilbide hunkigarria egingo du edukiaren arabera bereizi diren bost eremutan zehar, ondarearen bost ataletan kontserbatu diren hautatutako material-sortak ikusiz (700 traje, 1.500 argazki eta ikus-entzunezko 200 orduko grabaketa baino gehiago). Baina, gainera, erakusketaren diseinuan sartu diren azkeneko teknologiak baliatuta, musika-pieza originalak entzuteko, dantza-pausuak imitatzeko eta balet-eszenografietan parte hartzen ari dela sentitzeko aukera izango du, Olaeta Baletak kultura-ekimenak beti inspiratu dituen izpiritu sortzailea bereganatuta.
Eskoletako publikoari begirako jardueren programazioak erakusketaren ikuspegi didaktikoa indartzen du.
Ikasle taldeekin joan nahi duten irakasleek telefono eta posta elektronikoko helbide hauetan aurkituko dute informazioa. Horrez gain, nahi baduzu, material didaktikoa ere eskura daukazu, erakusketa zure kontura bisita dezazun.
"Glosar la pirueta" Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura-Ondarearen SORTA buletinean datorren artikulua da. (2009ari buruzko buletinaren edizio osoa 2010reko lehen hiruhilekoan zehar izango duzue. Ikus SORTA 2009ko edukien aurrerapena).
© Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia