saltatu edukira
Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Zer dio legeak?

Informazioa

Bizikletaren eta ziklismoaren munduko araupeketaren barne, estatu mailan eta ibilgailuen zirkulazioa arautzen duten arauak alde batera utzita -ezin ahaztu bizikleta ibilgailu bat dela eta, beraz, zirkulazioa orokorrean arautzen duten xedapen guztiak erabat aplikagarriak dira-, eragin eta araupetze zuzena duten hiru arau daude.

Alde batetik, 43/1999 Legea, 1999ko Azaroak 25eko Legea dago, Ziklismoa-Hirietan eta Hirien arteko Zirkulazioari buruzkoa. Ziklismoaren praktikari zirkulazio arauen egokitzapena. Bestalde, arau hau zatika aldatuta izan zen abenduak 19ko 19/2001 Legearen bidez, trafikoari, motorezko ibilgailuen zirkulazioari eta bide segurtasunari buruzko Legearen Testu Artikulatuaren erreformari buruzkoa; honek, Trafikoari buruzko Legean zizklismo mailan aldaketak sartzeaz gain (Martxoak 2ko 339/1990 Errege Legegintzako Dekretuaren bidez onartutakoa. BOE 306 zbkia., abenduak 23koa), hutsak beteko ditu ere, baita 99.eko legeari zenbait zuzenketa egiteko. Eta, azkenik, Zirkulaziorako Arautegi Orokorra (Azaroak 21eko 1428/2003 Errege Dekretua), baita ere Trafikoari buruzko Legearen testu artikulatua garatzen duena, eta bizikleta erabiltzen duten pertsonengan zuzenean eragina izango duten arau berriak barneratzen dituena.

2001/19 Legeak, bizikletazko azpiegitueri natura gutuna emateko balio du, aipatutako Legea indarrean sartzerakoan onarpen juridiko osoa dutelako, behintzat izenari, definizioari eta tipifikazioari dagokionez. Zehazki, Lege honek, Trafikoaren Legearen bere Erantsian, 70-75 bitarteko ataletan, ageriro kontzeptu hauek definitzen ditu: Bide-Ziklista; Bizikletarentzako Bidea; Bizikletarentzako Bide babestua, Bizikletarentzako Espaloia, Bizikletarentzako Aldaia eta Bizikletazko Bidexka.

Herri argot batetan, nahiz eta generikoki azpiegitura mota hauek “bidegorri" edo “bizikletentzako karrilak” deitu, egia esanda, bai juridikoki baita teknikoki ere, 19/2001 Legeak biltzen dituen ezberdintasun batzuk izan badira, gainera irizpide semantikoen bteraketa gisa baliagarriak izango direnak bizikletazko azpiegituren mota ezberdinei buruz mintzatzeko orduan; honela, bizikletentzako bide mota hauei dagokionez zegoen nolabaiteko definitze juridiko ezaren egoera hori sahiesten da. Honela, Lege horren arabera, honako kasu ezberdinak ditugu:

70- Bide Ziklista:
zikloen trafikorako zehazki egokitutako bidea, dagokion seinale horizontal eta bertikalekin; bertan dagoen zabalerak ibilgailu hauen igarotze segurua baimentzen du.
71- Bizikletentzako karrila:
Galtzadaren parean dagoen bizikletentzako bidea, zentzu bakarrekoa edo bi zentzukoa.
72- Bizikletentzako karril babestua:
alboko elementu batzuen bidez gainontzeko galtzadatik eta espaloitik bereizirik geratzen den bizikletentzako karrila.
73- Bizikletentzako Aldaia:
motorezko trafikotik bereiziriko bizikletentzako bidea, errepideek duten ibilbide ezberdinarekin.
74- Bizikletazko Bidexka:
oinezkoentzako eta bizikletentzako bidea, motorezko trafikotik aske eta espazio irekietatik dabilena, hots, parkeetatik, lorategietatik edo basoetatik.
Txirrindulari arrisku seinalea eta hauek aurreratzeko 1,5 m-ko segurtasun distantzia oharra

19/2001 Legean bildutako bizikletazko azpiegituren sistematizatze hau alde batera utzita, Arau hau baita ere, orain arte arautu ez diren edo gaizki osatu diren alderdi zehatz batzuen elementu zuzentzaile gisa baliagarria da. Zentzu honetan, 19/2001 Legeak, bizikletaren munduarui loturiko Trafikoaren Legearen agindu zehatz batzuk aldatzen ditu, behin Arau honen urritasun eta huts batzuk ikusita, bere onarpenetik eta indarrean sartzetik hamar urte pasata; beraz, de facto, 43/1999 Legearen beraren huts zehatzak estaltzeko balioa du ere. Lege hau, bizikletan zirkulatzearen alderdiak arautzeko burututako Legea da zehazki.

19/2001 Legearen barne bildutako erreforma nagusien artean, bere garrantziagatik zenbait gai nabarmentzen ditugu:

Udal konpetentzia:
7 artikuluaren aldaketatik, udalerrien konpetentziei buruzkoa, hauen autonomia handiago soma daiteke Zirkulazioaren Udal Ordenantzaaren bidez honakoa arautzeko orduan: hiriko bideen erabilerak eta, hauen artean, bizikletazko azpiegiturak, hauetariko bat gehiago bezala interpreta daitezkeenak.
Bizikletaz galtzadan ibiltzea:
15. artikulua aldatuta, bizikletako gidariak galtzadan behar duen tokietatik ibiltzea onartzen da bide-bazterretik zirkulatzerik ez dagoenean eta bide-bazterra nahikoa zabala ez denean. Era berean, abiadura txikia hartzen duten ibilgailuentzako gehieneko abiadura gainditzea onartzen zaie bizikletako gidariei, bidearen egoera dela-eta abiadura handiagoaz ibiltzea komeni denean, eta galtzadan behar duten tokia hartuko dute eskuinaldetik, batez ere bihurguneak dituzten jaitsiera luzeetan.
Autobietan, bazterbidearen bizikleten erabilera:
18 artikuluaren aldaketak, bizikleten gidariek autobietako bazterbideetan zirkulatzeko baimena ematen du, bide segurtasuna dela-eta, seinale zehatzen bidez debekatzen ez den bitartean.
Taldekako zirkulazioa, segurtasun distantziak eta aurreratzeak:

baita ere 20 artikulua aldatuko da, exijitu daitekeen distantzia eta abiadurari buruzkoa; honela, bizikletek taldetan, unitate batetan zirkulatu ahalko dute, elkarren artean gorde beharreko distantziak, elkarren artean topaketak saihesteko beharrezkoa den zuhurtasunaren irizpidearen arabera arautuko direlarik besterik ez.

Hain zuzen ere, bizikletarien talde hau unitate bat bezala onartzeak garrantzi handia du 23 (lehentasuna) eta 33 (aurreratzea) artikuluen aldaketarako.

Era berean 34 artikulua aldatuko da, bizikletariariarentzat segurtasun handiagoa bermatzeko; bizikletaria edo bizikletarien taldea aurreratu nahi duen ibilgailuak, kontrako galtzadarren zati bat edo osotasuna betez egin beharko du, Legean agertutako tesituraren arabera, eta aurreko zentzuan doana arriskuan jarri gabe edo trakestu gabe.

Kontrako karrilaren inbasioa suposatzen duen aurreratze maniobra hau, baita ere aurreratzea debekaturik dagoen bide-tarteetan burutu ahalko da, aurretik, aurretuko duen gidariak, horretarako arriskurik ez dagoela ziurtatu duenean (37 artikuluaren aldaketa).

Argiak eta arropa distiratzaileak:
Lege honek ere 42 artikulua aldatzen du, 3 atala aldatzerakoan, hots, bizikletetan egokitasunez homologatutako elementu distiratzaileen nahitaezkotasuna barneratzen da eta, baita ere, argiaren erabilera derrigorrezkoa den kasuetan, bizikleten gidariek arropa distiratzaileren bat jarrita eraman beharko dute, hirien arteko bide batetan zirkulatzen ari badira.
Txirrindulari bat herri barruko bidegorri batean itxaroten

Bizikletaz zirkulatzen duten pertsonengan zuzenean eragina duen onartutako azken arau legala, Zirkulazioaren Arautegi Orokorra da (azaroak 21eko 1428/2003 Errege Dekretua). Aurretik deskribatu dugun legea bezalaxe, honek ere Trafikoari buruzko Legearen testu artikulatua garatzen du, arau berriak biltzen ditu eta aurretiko baten bat aldatzen du. Trafiko Zuzendaritza Nagusiaren laburpen bat erakusten dugu orain, non bizikleten eta bizikletarien zirkulatzearengan eragina dutenak agertzen diren:

  • Bizikletariek lehentasuna dute motorezko ibilgailuen aurrean
    Lehen:
    Ez zegoen arauturik.
    Orain:
    Bizikletariek, motorezko ibilgailuekiko pasatzeko lehentasuna izango dute hauek eskuinerantz edo ezkerrerantz biratzen dutenean beste bide batetan sartzeko, eta, bizikletariak taldeka ari direnean, hauetariko lehenengoa gurutze batetan edo glorieta batetan sartu denean.
  • Bizikletarientzat alkoholemia tasa
    Lehen:
    Ez zegoen zehazki arauturik. Orokorrean gidariei jakinarazten zitzaien.
    Orain:
    Baimenduta gidarien gehiengo alkoholemia tasa orokorrean (0,5a) bizikletariengan aplikagarria da, hain zuzen ere hauek bilduz.
  • Maldan behera garrantzitsuak eta jarraipena
    Lehen:
    Ez zegoen arauturik.
    Orain:
    Bihurguneak dituzten maldan behera garrantzuitsuetan, bizkletariek bazterbidea utzi ahalko dute, behar duten galtzadatik joateko, bet eskuin aldetik. Bidebazterretik, bizikletariak jarraitzen dituzten ibilgailuek joan ahalko dute, abiadura motelean beti ere.
  • Taldeka zirkulatzea, baino ez saldoan
    Lehen:
    Ez zegoen arauturik.
    Orain:
    Bizikleten gidariek elkarren arteko distantzia mantendu gabe zirkulatu dezakete, arreta handiz elkarren arteko topaketak saihesteko. Gainera, talde berbereko bizikletarien arteko aurrerapenak ez dira aurrerapenak izango. Biko zutabetan zirkulatu halako dute gehienez, beti bidearen ahalik eta eskuinen eta banan-banan jarriz ikusgaitasun gutxi dagoenean. Autobietan bazterbidetik zirkulatu ahalko dute baino ez, 14 urtetik gorakoak duirenean eta dagokion seinalearen bidez debekaturik ez dagoenean. Zirkulazioa debekaturik dagoenean, panel informatibo baten bidez bide alternatiboa adieraziko da.
  • Derrigorrezko diztiratzaileak
    Lehen:
    Ez zegoen arauturik.
    Orain:
    Ardiaren erabilera derrigorrezkoa denean, hiri arteko bidetik zirkulatzen ari badira, bizikleten gidariek arropa diztiratzailea jantziko dute, ibilgailuen gidariek eta gainontzeko erabiltzaileek 150metroko distantzian ikus ahal ditzaten.
  • Bizikletan guztiak buru-babesarekin
    Lehen:
    Ez zegoen arauturik.
    Orain:
    Bizikleten gidariek eta gidakideek, babeserako buru-babes homologatuak edo zertifikatuak erabili beharko dituzte hirien arteko bideetan zirkulatzen ari direnean, malda gora garrantzitsuetan izan ezik, osasun arrazoiak direla-eta eta bero handia dagoenean. Lehian ari diren bizikletariek eta bizikletari profesionalek, entrenamenduetan eta lehietan, beren aurau propiak izango dituzte.
  • Adingabekoak bi gurpiletako ibilgailuetan
    Lehen:
    Ez zegoen arauturik.
    Orain:
    Bizikletek, zazpi urtetik beherako adingabeko bat garraiatu ahalko dute osagarrizko eserleku homologatu batetan, gidaria adin nagusikoa denean. Salbuespen gisa, zazpi urtetatik gorako batek bidaiatu ahalko du ibilgailuaren gidaria bere aita, ama edo tutorea denean, edo gidaria haiek baimendutako adin nagusiko pertsona bat denean, beti ere buru-babesarekin.
  • Hiriarteko biratzeak, eskuinetik
    Lehen:
    Hiri bideetan eta hiriarteko bideetan, bi gurpiletako bizikletak eta ziklomotoreak, ezker aldera biratzeko bereziki gaitutako karril bat egongo ez balitz, eskuin aldean galtzadatik kanpo jarri behar ziren posible zenean, eta bertatik biratu.
    Orain:
    Arau hau horiarteko bideetan aplikagarria da.

Edozein kasutan, nabarmengarria da oraindik nolabaiteko huts legal bat dagoela bizikletazko azpiegituren arautegiaren inguruan; Bizkaiko Foru Aldundia huts honi erantzun ematen saiatzen ari da, Bizikletazko Azpiegituren Sareari dagokiona Bizkaian arautuko duen foru arau baten diseinuaren bidez, eta zehazki bere planifikatze, proiekzio, burutze, kudeatze, kontserbatze eta mantentze eta abarrekoei dagokionez. Arau hau egungo agintealdian onartzea espero da.

 
 

e-mailez bidali

 

Abisua

Hurrengo estekek zerikusia dute informazio honekin eta zure nabigatzailearen leiho berri batetan irekiko dira.


Fitxategi hauek kontsultatzeko Adobe Reader dohainiko programa behar duzu, erabili esteka deskargatzeko.

 
 
 
 

 
Aldundiaren logotipoa