saltatu edukira
Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Bizkaiko Bizikletazko Zuzendaritza Plana

Informazioa

SARRERA: HELBURUAK ETA METODOLOGIA

Praktikoki, 1999-2003 Ekintza Planaren barne bildutako bizikletazko politikaren Hasierako Epealdiaren ondorio nagusia honakoan datza: 2003-2016 Bizkaiko Bizikletazko Zuzendaritza Planaren idazketan, hots, lau urte hauetan zehar burututako esperientzia guztiak biltzen saiatzen den plangintzaren dokumentu estrategikoa, arrakastaren politikaren barne ekintza eta burutze zehatzak sintetizatzen dituena, bizikletaren politikatik lurralde iraunkorrago bat lortzeko..

Bi dira Planaren helburu nagusiak:

  • Derrigorrezko mugikortasunaren barne, garraiorako medio bezala bizikleta barneratzea, batez ere Area Metropolitarran, betetze murriztuko ibilgailuarekin lehian eta beste medioekiko alternatiba bezala: udalerrian bizikletazko eskuragarritasuna eta mugikortasuna bermatzea eta garraiorako medio iraunkor bat bezala bere indartzea bermatzea.
  • Aisialdia dela-eta eta herri zonetara hurbiltzeko eta hauek ezagutzeko medio bezala, bizikletaz mugitzea bultzatzea, bere garapena indartuz eta Lurraldea era iraunkor batez egituratzea lagunduz.

Horretarako guztirako, eta metodologiari dagokionez, Zuzendaritza Planak berak denboran zehar helburuen estratifikatze bat biltzen du, eta beraz, helburu horiek lortzeko posibilitatearen arabera hiru epealdi bereizten dira; hauek batera, Errepideen Lurraldeko Plan Sektorialaren koordinaketa juridiko-instrumentala errespetatzen dute, hots, jatorrian Plan honen genesia:

  • Hasierako Epealdia (2003-2004)
  • Ezarpenaren Epealdia (2005-2010)
  • Sendotzearen Epealdia (2011-2016)
 
 

e-mailez bidali

 

Abisua

Hurrengo estekek zerikusia dute informazio honekin eta zure nabigatzailearen leiho berri batetan irekiko dira.

Erantsitako fitxategiak:

BIZIKLETA PLAN NAGUSIA (1479 Kb.)


Fitxategi hauek kontsultatzeko Adobe Reader dohainiko programa behar duzu, erabili esteka deskargatzeko.