saltatu edukira
Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

4.1.2 lerroa

Informazioa

SARRERA

Basoko suteek, haizeteek eta bestelako hondamendi naturalek, hala deklaratuek, baso osoaren edo zati baten iraupena kolokan jartzen dutenek, hondatu dituzten basoak lehengoratzeko laguntza neurriak.

4.1.2.1. DIRU-LAGUNTZAK ZUHAITZ ISOLATUAK KENTZEAGATIK

SARRERA

Zuhaitz isolatutzat hartzen dira unada osoan barrena modu isolatuan edo talde txikietan aurki daitezkeen zuhaitz eroriak, apurtuak edo erreak eta moztu eta atera egiten direnak, baina azalera horretan ondoren ez dira basoa berritzeko lanak egingo eta, gainera, horietan ez da lurzatiaren gainerakoaren azken aprobetxamendua egingo.

Kalteturiko oin-kopuruak ez du basodiko oin-kopuruaren guztizkoaren %50a gaindituko.

DIRUZ LAGUN DAITEZKEEN JARDUERAK

kalteturiko oin isolatuak ipurditik moztu eta ateratzeko zeregina diruz lagunduko da

Laguntzak jasotzeko aukera eduki ahal izateko, ezinbestekoa da kalteturiko oin guztiak basotik aterata egotea diru-laguntza eskatu den egunean

MODULUAK ETA DIRU-LAGUNTZA

Batetik mozketa eta bestetik baso-berritzeak baloratuko dira:

 
ISOLATUTAKO ZUHAITZAK KENTZEA
Laguntza/m3 % Diru-laguntza
15 /m3 %100
AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Laguntzaren eskabideari honako agiri hauek erantsi beharko zaizkio:

  • Agiri Orokorrak

  • Egurra garraiatzeko albarana edo, halakorik ezean, mozteko baimena

4.1.2.2. DIRU-LAGUNTZAK KALTETURIKO UNADAK ATERATZEKO (EZINBESTEKOA IZANGO DA BASO-BERRITZEA)

SARRERA

Kalteak unada bati eragin diola irizten da basodi osoan barrena azalera jarraituak osatzen dituzten zuhaitzen multzo txikiak edo zuhaiztiak kaltetzen direnean.

Zuhaizti horiek moztu eta atera egingo dira, azalera horretan nahitaez hondakinak garbitzeko eta ondoren basoa berritzeko lanak egin beharko direlarik.

Ezin izango dio laguntza honi heldu zutik dauden edo egur berdea duten zuhaitzak dituen lurzatiaren azalerak.

DIRUZ LAGUN DAITEZKEEN JARDUERAK

Laguntza hori jasotzeko, ezinbesteko baldintza da honako zeregin guzti hauek egitea:

  • Baso-soilketa.

  • Moztutako egurra ateratzea. Ezinbestekoa da basodiko oin guztiak aterata egotea diru-laguntza eskatu den egunean.

  • Hondakinak garbitzea.

  • Moztutako zonaldea baso-berritzea hurrengo kanpainan.

  1. BASO-SOILKETA ETA OINAK ATERATZEA

    Basodiko oinak ipurditik moztu eta kentzean oinarrituko da. Ezinbestekoa da egur guztia aterata egotea diru-laguntza eskatu den egunean. Gaixotasun fitosanitarioak direnean, lan hori diruz lagundu ahal izateko, egurra atera beharko da, eta mozketaren hondakinak birrinduz edo errez desagerrarazi beharko dira.

  2. BASO-BERRITZEA

    Moztutako azalera nahitaez baso-berritu egin beharko da egindako mozketaren hurrengo kanpainan. Baso-berritzea diruz lagundu dadin, intsignis pinua edo hazkunde ertain eta moteleko koniferoak edo hazkunde ertain eta motela duten zuhaitz hostotsuak erabili beharko dira. Gaixotasun fitosanitarioak badira, basoberritzean espeziea aldatzea edo barietate gogorrak erabiltzea eska daiteke

    Baso-berritzearen moduluak honakoak barne hartzen ditu: aurretik dagoen landarediaren tratamendua (mozketako hondakinak garbitzea), lurra prestatzea (zulaketa, zorupe-berriketa, etab.), landatzea eta landarea erostea.

    Laguntza hau jasotzen duten landatzeak baso-estazioaren baldintzetara egokituta egon behar dira eta bateragarriak izan behar dira ingurumenarekin. Horretarako, 5 hektareatik beherako baso-berritzeak direnean, Ingurumen Eraginaren Azterlan Erraztua aurkeztuko da; eta, baso-berritzea 5 hektareakoa edo gehiagokoa denean, Ingurumen Eraginaren Azterlana aurkeztuko da. Gainera, kasu guztietan aurkeztu beharko da B.F.A.ko Baso Zerbitzuak basoa berritzeko emandako baimena

    • Aurretik dagoen landarediaren tratamendua eta lurra prestatzea:

      Aurreko landatzearen mozketako hondakinak biltzean edo landatzea egin ahal izateko lurra prestatzeko lanen aurretik dagoen landaredia garbitzean datza.

      Bulldozer erako makineria aurretik dagoen landarediaren tratamenduan zein lurraren prestaketan erabiltzea honako baldintza hauetara mugatuko da:

      • %30etik beherako maldetan, hondakinak biltzea eta zorupe-berriketa lineala.

      • %30-45 bitarteko maldetan, hondakinak mekanikoki biltzea eta zorupe-berriketa lineal etena.

      • %50era arteko maldetan, hondakinak mekanikoki biltzea eta zulaketa mekanizatua.

      • %60ra arteko maldetan, hondakinak biltzea zamagailu erako edo D4 makineria bereziarekin, arrastelua duenarekin, inoiz ez pala bultzatzaileekin.

      • Erreka bazterretan debekatuta dago makina horiek gutxienez 5 m-ko zerrenda batean erabiltzea ubidearen alde banatan, dagoen ibarreko landaredia errespetatuz.

      Maldaren muga horiek lurraren baldintza ezin hobeagoetarako ezarri dira, eta, eguraldi txarra dagoenean, murriztu egin beharko dira; eta lurra eskuz prestatzeko baldintza ere jarri ahal izango da laguntza jasotzeko.

      Lurraren prestaketan, erretze-lanak basozainak zonaldea suebakiz erabat inguratuta dagoela eta komunikazio-sistema eraginkorra eta itzaltzeko bitartekoak daudela egiaztatzen duen kasuetan soilik baimenduko dira. Nahitaezkoa izango da erretzeko baimena eta Base Gorriari erretzea egin nahi den eguna jakinaraztea.

    • Landatzea:

      Gutxieneko dentsitateak estazioaren kalitatearen araberakoak izango dira eta honako taula honi egokitu beharko zaizkio:

       
      ESPEZIEAK Gutxieneko dentsitatea / hektarea
      Intsignis pinua 1.100
      Larizio pinua 1.100
      Itsas-pinua 1.100
      Taeda pinua 1.100
      Douglas izeia 1.100
      Alertzea (larix sp) 1.100
      Lawson altzifrea 1.100
      Sekuoia 800
      Beste konifero batzuk 1.100
      Hazkunde ertaineko hostozabalak 600
      Hazkunde moteleko hostozabalak 600
    • Landarea:

      • Hornitzailearen agiria aurkeztu beharko da, erabilitako ugalketa-materialak ugalketako basoko materialen ekoizpenari, merkaturatzeari eta erabilerari buruz indarrean dagoen araudia betetzen duela egiaztatzeko.

      • Intsignis pinuaren (Pinus radiata) landarea hautaturiko kategoriako edo gorenengo kategoriako ugalketako basoko materialetatik eratorria izango da, edo legez baimendutako inportaziokoa.

      • Landarea erosi dela egiaztatzeko, ezinbestekoa da faktura aurkeztea.

  3. HUTSARTEAK BETETZEA

    Barnean da baso-berritzearen ondorengo lehen urteko hutsarteak betetzea.

MODULUAK ETA DIRU-LAGUNTZA

Gehieneko zuzeneko diru-laguntzaren muga 60.000 eurokoa da, onuradun bakoitzeko eta urteko.

BASO-SOILKETA ETA KALTETURIKO UNADAK ATERATZEA
Kalteturiko basodiaren adina Laguntza/ha % Diru-laguntza
25 urtetik beherakoak 1800 /ha %100
25 urte eta 25 urtetik gorakoak 900 /ha
 
BASO-BERRITZEA
Baso-berritzea Laguntza/ha % Diru-laguntza
Koniferoen eskuzko baso-berritzea 2.400,00 /ha %100
Koniferoen baso-berritze mekanikoa 2.130,00 /ha
Hostozabalen eskuzko baso-berritzea 3.000,00 /ha
Hostozabalen baso-berritze mekanikoa 2.725,00 /ha
Hutsarteak betetzea (%20ra arte) 250 /ha
AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Laguntzaren eskabideari honako agiri hauek erantsi beharko zaizkio:

  • Agiri Orokorrak

  • Baso-soilketarako eta basodia ateratzeko agiriak

    • Mozketa-baimena

    • Mozketa egiteko baimena

  • Baso-berritzerako agiriak

    • Baso-berritzerako baimena

    • Ingurumen Eraginaren Azterlan Erraztua, 5 hektareatik beherako baso-berritzeak direnean

    • Ingurumen Eraginaren Azterlana, baso-berritzea 5 hektareakoa edo 5 hektareatik gorakoa denean.

TXOSTEN BALORATUETARAKO INPRIMAKIAK

 
 

e-mailez bidali

 
 
 
 

 
Aldundiaren logotipoa