Hemen zaude:
Astebururo, bizkaitar errepide eta bidexkak, kolore anitzeko maillotak daramatzaten bizikletariez betetzen dira. Kontua da gure Lurraldean kirol ziklismoarenganako zaletasun handia dagoela. Hala eta guztiz ere, eguneroko joan-etorrietan bizikleta erabiltzen duten pertsonak gutxi dira. Dugun bizikletariaren ohiko irudia honakoa da: maillot eta cullotez jantzitako gizona, lasterketarako edo mendirako bizikleta batetan pedalei ematen eta zulaketa bat konpontzeko ia materialik ez daramana. Irudi honen eta Europar iparraldeko hiri askotan ikus daitekeenaren artean alde handia dago; han biztanle askok (gizonezkoak eta emakumezkoak), lanera, eskolara edo errekaduak egitera joateko edo buelta bat emateko pedalei ematen diote. Toki hauetan, bizikleta ibilgailutzat hartzen da eta halakotzat errespetatzen da; honela, bizikletentzako aparkaleku ugari daude, hauek garraio publikoan eraman daitezke… baino, batez ere, “bizikletaren kultura” deitu dezakeguna dago bertan.
Bizkaian oraindik nahikotxo falta zaigu kontzeptu hori bereganatzeko, baita honek gure eguneroko mugikortasunean duen eragina ere. Halere, norabide horretarantz pausoak ematen ari gara. Egia da eguneroko joan-etorrietan bizikleta erabiltzearen abantailez pertsona gutxik gozatzen dutela, baino egia da ere mota honetako geroz eta bizikletari gehiago ikusten ditugula.
© Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia