saltatu edukira
Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Bizikleta-bideak diseinatzeko gidaliburua

Informazioa

Bizkaiko Foru Aldundiko Herri Lan eta Garraioen Sailak, garraio medio bezala bizikletaren sustapenaren programaren barne, “Bizikletazko ibilbideen diseinuari buruzko Eskuliburu Gida praktikoa” argitaratu du.

Eskuliburu honen helburua honakoa da: bizikletazko politiken garapen eta burutzerako tresna tekniko erabilgarri bat izatea, bai bere alderdi eraikitzailean, baita planifikatze egokian ere; honela, garraioaren banaketa modalaren barne bizikleta ezarri nahi duten, urbanismo konpetentziak dituzten teknikari ezberdinen artean, normalean agertzen diren zalantza ezberdinei erantzun emango zaio, batzuetan azpiegitura mota hauetan eraikuntza erreferentziarik izango ez dutelako.

132 orrialdetatik gorako Eskuliburu honetan, bizikletazko politikari buruzko gai nagusiak jotzen ditu, esate baterako; bizikletaren erabileraren sustapenerako irizpideak –planifikazio, teknika, sustapen, arau, hezkuntza, kultura finantza, partehartze alderdiak..., bizikletazko sarearen planifikatze eta diseinurako irizpideak, bizikletazko banden burutzerako irizpideak, baita honako gaiak joko dituzten erantsi ezberdinak; oinarrizko arautegia, bizikletazko sareen diseinuen kasu praktiko ezberdinak, e.a.

Arestian aipatu den gidaliburu horren prestakuntzan Bizkaiko Foru Aldundiaren Bizikletaren Erabilerari buruzko Plan Artezkariaren idazkaritza honek esku hartu du eta arloan teknikariak eta adituak diren pertsonen ekarpenak izan ditu (ingeniariak, arkitektoak eta bizikletaren erabiltzaileak eta zaleak), eta lan horretan lehentasuna izan du adostasuna eta parte hartzea biltzeak eta horren ondorioz esan daiteke lana aurretiaz egin zen dokumentu bat (txostena) oinarri moduan hartu ondoren horren inguruan hil batzuetan zehar (zuzenketa moduan) bildu diren ekarpenen emaitza izan dela.

 
 

e-mailez bidali

 

Abisua

Hurrengo estekek zerikusia dute informazio honekin eta zure nabigatzailearen leiho berri batetan irekiko dira.

Erantsitako fitxategiak:

SARTU ESKULIBURUAN (56412 Kb.)


Fitxategi hauek kontsultatzeko Adobe Reader dohainiko programa behar duzu, erabili esteka deskargatzeko.

 
 
 
 

 
Aldundiaren logotipoa