Hemen zaude:
Garraio publikoan bizikletarekin batera bidaiatzeko aukera badago, ibilgailu iraunkorraren ekintza-erradioa areagotzen da. Gaur egun, gure lurraldean dauden bizikleta-bideak garraio publikoen (trena, metroa edo tranbia) geltokietatik hurbil kokatzen dira. Hain zuzen ere, horietan gure bizikletekin batera bidaiatzeko aukera dugu.
Muskizen, adibidez, Bizkaiko Foru Aldundiko Herri Lan eta Garraioen Sailak bidegorria egin du. Bidegorri horren bidez, treneko geltokiak eta Muskizetik La Arena hondartzara, eta, ostean, Portugaletera zuzendutako bidegorriak bat egiten dute.
Bidegorri horrek Lagaldames bide zaharrean egindako bidegorriarekin bat egiten du, Gallartatik Galdamesera bitartean kokatutakoak, hain zuzen. Era berean, hori Gallartako tren-geltokiarekin lotzen da intermodalitatea bideratzeko. Halaber, proiektuan fase ezberdinak jaso dira, eta horietan Foru Aldundiko Ingurumen Sailak eta Herri Lan eta Garraioen Sailak nahiz Abanto eta Zierbena udalek esku hartu dute.

Bizkaiko Foru Aldundia Bizkaiko hondartzetara joaten den jende mordoarengan pentsatuz berarentzat bereziki diseinatutako bizikleta aparkaleku berritzaileak ezarri ditu jendeari gauzak errazteko.

Neurri horrekin, aparkatzea bera errazteaz gain, hondartzara joateko garraiabide hau erabiltzea ere suspertu nahi du, gure hondartzetaraino heltzeko modu benetan osasungarri eta osagarria baita eta, gainera, uda bizikletaz ibiltzeko oso garai aproposa baita eta, sarritan, motordun ibilgailuz joateko baino askoz erosoagoa ere bai.
Bizikleta aparkaleku berriek, bizikletentzako totem modura ezagunek, tradizioz erabili direnenekin hausten duen diseinua daukate, kontzepzio bertikalean oinarrituz, horizontalki zein bertikalki guztira 16 bizikleta lotzeko aukera eskaintzen duen totem edo poste baten modukoak baitira, oso espazio txikia hartuz bizikleta nahikoaren eskaria asetzeko gai direlarik. Batetik, diseinua, estetikoki oso modernoa izateaz gain, oso arina da, eta begietara oso gutxi jotzen du eta, bertikaltasunarengatik eta tamainarengatik, zuhaitzen baten antza ere har geniezaioke.
Materialari dagokionez, birziklatutako materialekin eginda dagoela azpimarratuko dugu eta, beraz, ingurumenaren aldetik ere ageriko abantailak ditu.
Guztira 9 unitate ezarri dira, eta 144 bizikleta kokatu daitezke, Bakio eta Muskizeko hondartzetan (azkeneko honetara Portugalete eta Zierbena lotzen dituen bizikletetarako bide egokitik eta hondartza hori Muskizeko herri gunea eta Renferen Aldirietako lotzen dituen bizikleta karrik babestu berritik joan daiteke).

Euskadi Txirrindularitza Iraskundea euskal txirrindularitzaren sustapena, zuzperketa, dibulgazioa eta garapena xede dituen erakundea da. 1998. urtean Txirrindularitzako Gela Pedagogikoa sortu zuen Bizkaiko ikasleei bizikletarekin loturiko kirolaren erabilerari eta gozamenari buruzko ezaguerak eta esperientziak erakutsi eta irakaste aldera.

Gaur egun, Gela horrek urtero 40 bat ikastetxe eta 2.500-3.000 inguru hartzen ditu, batez beste. Gela Pedagogikoan, ikasleak beren adinari egokitutako tailerretan ikasten dute, eta horrela, txirrindularitza arloa hobeto ezagutzen dute eta ibilbide gidatua egiten dute bizikletan.
Bilboko Udalak, 2003ko urtarriletik, Bide Segurtasuneko egitarauetan parte hartzen duten eskola umeekin hezkuntza esperientzia berria aurrera garatzen dihardu, hiriko bizikleta karriletatik bizikletazko txango gidatuak egitea, alegia.
Ekimen honekin, gaztetxoenen artean, bizikletaren erabilpena sustatu nahi da, eskueran duten eta, beraz, benetan erabilgarria zaien bitarteko batean ,bizikletan-, bide segurtasunaren kontzeptu teorikoak finkatzen zaizkien aldi berean.
Urtero Bide Segurtasuneko Egitarauan 10 eta 11 urte arteko 3000 ikasle inguruk parte hartzeak ehunka eskola ume hirian zehar bizikletaz mugitzeko mundura gerturatzen ditu eta, hartara, eskola umeek ikasitako kontzeptu guztiak benetako egoera batean aplikatzen dituzte.
5 kilometrokoak besterik ez diren irteerak eskola ume talde txikitan egiten dira, udaltzainen eta langile adituen, eta ikastegiko irakasleen begirada zorrotzaren pean.
Udal arduradunak ibilbide desberdinak alternatzen ari dira, Bide Segurtasuneko Zentroaren Deustuko kokapen estrategikoa aprobetxatuz, bizikletentzako karril bereiztuetatik beti, ibilbide desberdinak egiteko aukera eskaintzen baitu eta, hartara, txango desberdinak egin dira, San Inaziorantz abiatuta, Agirre Lehendakariko bizikleta karril babestutik, zein Bilboko Udalerantz, Iruña, Botika Zaharra eta Unibertsitateen Etorbidetik doan bizikleta-espaloi bidexkatik, Campo Volantineko bizikleta karrilean zehar Udaletxeraino heltzeko.
© Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia