Zer da Adinekoen Behatokia?
Bizkaiko Lurralde Historikoko Adinekoen Behatokia kide anitzeko organo tekniko eta aholku-emailea da, Gizarte Ekintza Sailak Bizkaiko Adinekoen Kontseiluaren proposamenez sortua, kolektibo honen egoera ekonomiko, sozial eta sanitarioa hobeto eta gehiago ezagutzea sustatzeko.
Zeinek osatzen dute?
Honako hauek osatzen dute behatokia:
- Presidente bat (Gizarte ekintzako diputatua)
- Bi presidentorde (Gizarte Ekintza Saileko eta Bizkaiko Adinekoen Kontseiluko ordezkari bana)
- Eta kide hauek:
- Gizarte Ekintza Saileko bi ordezkari
- Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko ordezkari bat
- Euskadiko Udalen Elkartearen (EUDEL) ordezkari bat
- Geriatria eta Gerontologiako Euskal Elkartearen ordezkari bat
- Adinekoen arloan aritzen diren elkarteetako ordezkari bat
- Adinekoei zerbitzua ematen dieten erakunde publiko, merkaritza-sozietate eta irabazteko asmorik gabeko erakundeetako ordezkari bat.
Zein dira Behatokiaren helburuak?
Adinekoen Behatokiak helburu hauek dauzka:
- Bizkaiko Lurralde Historikoko adinekoen egoera ekonomiko, sozial eta sanitarioa zein den ezagutzea, eta egoera horren bilakaeraren berri izatea.
- Arlo horretan eskumena duten herri administrazioei aholkuak ematea eta proposamenak egitea, kolektibo horri eskaintzen zaizkion izaera publikoko zerbitzu eta laguntzen eskaintza hobetzeko.
- Informazioa eta aholkuak ematea Behatokian ordezkariak dituzten euskal administrazio publiko guztiei, eta, bereziki, Bizkaiko Lurralde Historikoko Adinekoen Kontseiluari.
- Informazio-iturri izatea adinekoekin eta, oro har, herritarrekin harremana duten eragile guztientzat (unibertsitateak, zientzia elkarteak, adinekoen elkarteak, hirugarren sektorea, boluntarioak, enpresa ehuna, sindikatuak eta abar).