saltatu edukira
Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Ekitaldiak

Informazioa

 

Gertaera nagusiak
Data Ekitaldi Ezaugarriak
Martxoak Bilbo-Bilbo

Bizikletazko ibilaldia, ez lehiaketa, 115 bat kilometro Bizkaian zehar. Antolatzailea: Cycle Club. www.bilbaobilbao.com

Irailaren 22ko astea Mugikortasunaren astea

Aste hori Kotxerik gabeko Europar Egunaren inguruan antolatzen da. Europa osoan ospatzen da eta haren xedea da jendea oinez eta bizikletaz ibiltzea eta garraio publikoa erabiltzea, kotxez ibiltzearen ordez, zeren eta kotxez ibiltzeak ondorio kaltegarriak izaten baititu maizetan. Astea Udalek antolatzen dute eta Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak sustatzen dute.

Hileko azken barikua Masa kritikoa

Errebindikazioa egiteko ibilaldia Bilboko kaleetan zehar, Foru Jauregitik abiatuta (Gran Vía) 19:30ean.

Azaroa Ziklistak errespetatzearen aldeko martxa

Ziklisten 30 km-ko inguruko herri martxa, “1,5 m, bizirik errespeta gaitzazu” izenburupean; Erandiotik hasi eta Bilbon amaitzen da, Berangotik igaro ondoren.Harremanetarako tel.: 94-467.61.01 ciclosaltzaga@terra.es

Urteko sasoi ezberdinak Bizikletaz iblitzeko ikasteko ikastaroak

Biziz Bizi-k ematen ditu; bizikletaz ibiltzen, autoekin batera ibiltzen eta bizikletaren mekanika irakasten dira.

Informazio gehiago:
www.bizizbizi.org
Izena emateko:
meapunto@bizizbizi.org
Urteko hainbat egunetan Bizikletak doan mailegatzea Bilbon

Bizkaiko zenbait udalerritan (Amorebieta-Etxano, Barakaldo, Barrika, Berango, Bilbo, Erandio, Getxo, Gorliz, Lemoiz, Mundaka, Plentzia, Sopelana eta Urduliz). Argibideak: udaletxeetan.

Bi urterik behin Zikloturisten topaketak

bi urterik behin, eta Estatuko “ConBici” koordinakundeko talde batek antolatuta, 200 txirrindulari inguru biltzen dira, eta astebetez paisaiaren eta kulturaren aldetik interesgarriak diren tokietatik ibiltzen dira lasai asko.Informazio gehiago: www.bizizbizi.org

Urtean hainbat Zokloturisten irteerak

Presa barik egiten diren 50 km-ko ibilaldiak; mundu guztiaren zain gelditzen dira eta edozein txirrindularirentzat dira egokiak. Mendiko bizikleta edo kalerako zein mendirako den bizikleta behar da. Ibilaldiak egun osoan lasai egiteko pentsatu dira, jende gutxi dabilen bide edo errepideetan. Informazio gehiago: www.bizizbizi.org

Udazkena Bizikletaren Jaia: bizikleta, garriobidea eta asiarako tresna

Jai hau Euskadi Txirrindularitza Iraskundearen Pedagogia Gelak antolatu du eta bertan era askotako ibilbideak izango dira, parte hartzaile bakoitzak berari ondoen egokitzen zaiona hauta dezan. www.fundacioneuskadi.com

* biztanle guztiak, 15 urtetik beherakoak barne

 
 

e-mailez bidali

 
 
 
 

 
Aldundiaren logotipoa