Hemen zaude:
DG VIIk egindako txosten batean esaten denez, “bizikleta garraiabide iraunkorra da, potentzial handikoa: Europan 200 bat milioi bizikleta daude (automobilak 160 milioi dira), baina eguneroko ezinbesteko joan-etorrien 50 milioi baino ez dira bizikletaz egiten (horrek, batez beste, egunero dauden bizikleten parkearen %10 soilik erabiltzen direla esan nahi du). Bestalde, Europan, autoz egiten diren bidaien %30etan 3 kilometro baino gutxiago ibiltzen dira eta, %50 (pertsonen 300 milioi bidaia) edo eguneroko 200 milioi auto joan-etorri 5 kilometrotik beherako distantzietarako erabiltzen dira; distantzia horietan, bietan, non bizikletaren eragingarritasuna (bizkortasunari dagokionez) autoarena baino handiagoa izan ohi baita, autoaren ordez bizikleta erabiltzeak, eskariaren zati garrantzitsu batentzat behintzat, izugarri onuragarria litzateke eta, gainera, trafiko kutxadurak gutxitzen lagunduko luke. Izan ere, motordun ibilgailuak, bidaia labur horietan, bidaia luzeak egiten dituztenean baino askoz ere kutsagarriagoak izaten dira eta, energetikoki, ez dira hain eragingarriak izaten”.
| Estatu kidea | Bizikleta parkea miliotan (bizikletak/1000 bizt.) –1996- | Bizikletaren erabilpena kilometrotan biztanleko*eta -1995- urtean |
|---|---|---|
| Belgika | 5 (495) |
327 |
| Danimarka | 5 (980) |
958 |
| Alemania | 72 (900) |
300 |
| Grezia | 2 (200) |
91 |
| Espainia | 9 (231) |
24 |
| Frantzia | 21 (367) |
87 |
| Irlanda | 1 (250) |
228 |
| Italia | 25 (440) |
168 |
| Luxemburgo | 0,18 (430) |
40 |
| Holanda | 16 (727) |
1.019 |
| Austria | 3 (381) |
154 |
| Portugal | 2,5 (253) |
35 |
| Finlandia | 3 (596) |
282 |
| Suedia | 4 (463) |
300 |
| Erresuma Batua | 17 (294) |
81 |
| UB-15 | 185,7 (467) |
273 |
(*) biztanleria osoa, 15 urtetik beherakoak barne,DG ENV 2000
EBn eguneroko ezinbesteko joan-etorrien %5 soilik bizikletaz egiten diren arren, DG VIIk kalkulatzen du gutxienez %10erainoko banaketa modalera hel litekeela. Hala ere, bizikletak jada bizikleta erabiltzeko planifikatutako eta erabilpen hori sustatzeko politika dituzten hirietako eguneroko joan-etorrien %30 hartzen ditu. Topografia (bizikletaz ibiltzeko moduan dauden hiri nagusi guztiak lautadetan daude), ikasleen portzentajea (Groningen, Delft eta Münster bezalako bizikletetarako prestatutako hirietan ikasle ugari bizi dira) eta hiriaren dimentsioa (hiri ertainetan saritan bizikleta hiri handietan baino gehiago erabiltzen da: automobilentzako baldintzak ez dira hain onak hiri txikietan, eta hiri handietan baino garraiabide publiko gutxiago egoten dira) garrantzitsuak dira horretarako. Eguraldia ez da hain garrantzitsua: Finlandiako Oulu hirian, zirkulu polarretik gertu, neguan ere bidaien %20 bizikletaz egiten dira. Kultur faktoreak, bizikletaren pertzepzioa eta bizikletaren sustapen eta erabilpenaren aldeko jarrerak, berriz, oso dira garrantzitsuak. Hartara, bizikleta ugariko herrialdeetan (Holanda eta Danimarka, esaterako), bizikleta garraiabide garrantzitsu modura ikusten da, eta talde sozio-demografiko guztiek erabiltzen dute. Bizikleta garraiabide modura gutxi ezarrita dagoen herrialdeetan, ordea, garraiabide izateko baino gehiago bizikleta kirolerako edo haur eta gazteek jolasteko balio duela pentsatzen da. Horregatik guztiarengatik, bizikletaren sustapenak eta erabiltzearen aldeko baldintzak jartzeak (trafikoa baretzea, bizikletaz ibiltzeko azpiegiturak, eta abar) bizikletaren erabilpena nabarmen gehitzen lagun lezakete, Europako hainbat hiritan agerian geratu den bezala.
Eguneroko ia 50 milioi joan-etorri, edo EBko eguneroko bidaia guztien %5, bizikletaz egiten dira
Estatu kideen artean gorabehera handiak dauden arren (bizikleta bidaien %: Espainian: < %1; Erresuma Batuan: %2; Alemanian: %10; Danimarkan: %18; Holandan: %27) eta hirietan (Madril, Lisboa eta Atenasen < %1; Delft eta Groningen > %35).
| Gronigen | NL |
(39*)
|
|---|---|---|
| Münster | D |
(34)
|
| Västeras | S |
(33)
|
| Ferrara | I |
(31)
|
| Oulu | FIN |
(30)
|
| Odense | DK |
(25)
|
| York | UK |
(22)
|
| [Brugge | B |
(10-20)]
|
| Salzburg | A |
(19)
|
| Volos | GR |
(12)
|
| Strassbourg | F |
(8)
|
| Dublín | IRL |
(5)
|
| Donostia-San Sebastián | E |
(2)
|
| [Luxembourg | L |
(1)]
|
| [Aveiro | P |
(1)]
|
Bizikletaren erabilpena EBn biztanle eta eguneko kilometrotan (pkm) 0,5 ingurukoa da.
Holandan eta Danimarkan bizikletaren erabilpena, biztanleko, Europako batez bestekoa baino bost bider handiagoa da. Bizikletaren banaketa portzentajea, bi herrialdeetan (pkm-tan neurtuta) %5etik gorakoa da.
| Danimarka |
[(2,5) (5)]
|
|---|---|
| Holanda |
[(2,3) (6)]
|
| Belgika |
[(0,9) (2,5)]
|
| Alemania |
[(0,8) (2,5)]
|
| Suedia |
[(0,7) (2)]
|
| Finlandia |
[(0,7) (2)]
|
| Irlanda |
[(0,5) (1,3)]
|
| Italia |
[(0,4) (1)]
|
| Austria |
[(0,4) (1)]
|
| Erresuma Batua |
[(0,2) (0,5)]
|
| Frantzia |
[(0,2) (0,5)]
|
| Grezia |
[(0,2) (0,7)]
|
| Luxemburgo |
[(0,1) (0,2)]
|
| Portugal |
[(0,1) (0,2)]
|
| Espainia |
[(0,1) (0,2)]
|
EB-15 [(0,5) (1,4)]
Bizikletaz urtean 70 bilioi kilometro ibiltzen dira (70 bio pkm), edo UE-15eko pkm-en %1,5 inguru.
Bizikleten trafikoa %20tik gora hazi zen 1970 eta 1985 artean. 1985etik aurrera, hor, ez atzera ez aurrera geratu zen. Bizikletaren erabilpena hazten ari da, hiri askotan, hiri handien gero eta motorizazio handiagoari aurre egin eta bizikletentzako azpiegituren aldeko planeamenduetako aldaketei erantzunez. Landa eremuetan, ordea, jaisten jarraitzen du.
| Bici-bio | pkm | % | auto-bio pkm |
|---|---|---|---|
|
1970
|
(59)
|
(2,4)
|
(2.110)
|
|
1980
|
(66)
|
(2,0)
|
(2.990)
|
|
1985
|
(71)
|
(1,9)
|
(3.290)
|
|
1990
|
(71)
|
(1,6)
|
(4.060)
|
|
1994
|
(70)
|
(1,5)
|
(4.390)
|
|
1995
|
(70)
|
(1,4)
|
(4.500)
|
Iturriak: European Cyclists Federation (pkm datuetarako, eta hiririk gehienetako banaketarako), EBMA ekoizpen datuetarako, German Bicycle Courier Association (BDFK), Internet. (DG VII E-1-ren txostenaren laburpenetik ateratako taula, 1997ko azaroa).
© Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia