Hemen zaude:
Astelehena, 2012(e)ko Martxoaren 26a 12:50
M. Josune Ariztondo Kulturako foru diputatuak aurkeztu ditu Gerra Zibileko bonbardaketen 75. urteurrena dela-eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu dituen ekitaldiak. Ekitaldiok Durango eta Gernikan izango dira, eta Durangoko Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan jakinarazi dira programaren nondik norakoak. Aitziber Irigoras Durangoko alkatea egon da diputatuarekin batera.
“Sua eskurik esku, lekurik leku” titulupean, Bizkaiko hainbat udalerrik hartuko dituzte lurraldean gertatu ziren bonbardaketen 75. urteurrena gogorarazteko ekitaldiak eta ospakizunak. Durangon eta Gernikan egingo diren bi ekitaldiren bidez, Bizkaiko Foru Aldundiak gogora ekarriko du garai hartako gizon eta emakumeek bonbardaketetan jasandako tragedia. Horretarako, oso ekitaldi bereziak diseinatu dira.
Bi ekitaldi, oso diferenteak elkarren artean. Lehenengoa, Durangon egingo da, martxoaren 30ean (ostirala), 20.00etan, Andra Mariaren arkupean. Bigarrena, Gernikan izango da, apirilaren 20an, 21.30ean, merkatu plazan.
Musika, geratutakoei buruzko irudiak, ikuskizunak, parte hartzeko ekitaldiak... hainbat jarduera egingo dira orain 75 urteko bonbardaketak direla-eta garai hartako gizon eta emakumeek bizi izan zuten tragedia gogorarazteko.