saltatu edukira
Aldundiaren Logoa
 

Bizkaimedia. Prentsa Kabinete Digitala

Hemen zaude:

“BARRAKETAN EUSKARAZ” HITZARMENA BERRETSI DUTE ALDUNDIAK, EUDELEK ETA AFADEK

Asteazkena, 2012(e)ko Uztailaren 4a 11:35

  • e-mailez bidali
  • Facebook bidez Partekatu
  • Twitteatu

AFADEk (Euskadiko Ferialarien Elkartea) EUDELek eta Bizkaiko Foru Aldundiak berretsi egin dute barraketako hizkuntza paisaia euskaratzea helburu duen hitzarmena. Iaz sinatu zuten lehenengoz lankidetzan jarduteko konpromisoa eta 2011ko emaitzak aztertu ondoren 300 kartel baino gehiago egin ziren AFADEko bazkideen eskariz hitzarmena berrestea erabaki dute hiru erakundeek.

Iaz bezala, ALKARBIDE, Bizkaiko Euskara Zerbitzuen Bilgunea, arduratuko da barraketako euskarriak prestatu eta AFADEra helarazteaz. Aurten, gainera, Getxoko Udalak gertatu dituen euskarazko hainbat musika-bilduma jarri ditu Alkarbidek AFADEko arduradunen esku.

AFADEk Bizkaiko udalerrietan kudeatzen dituen jai-esparru guztietan (30) jarriko dira errotuluak, ele bietan edo euskara hutsean, ondoko udalerri hauetan, hain zuzen ere: Abadiño (Matiena), Amorebieta-Etxano, Areatza, Arrigorriaga, Balmaseda, Bakio, Basauri, Bermeo, Bilbo (Deustua/Errekalde), Elorrio, Durango, Galdakao, Gernika-Lumo, Getxo, Leioa, Lekeitio, Markina-Xemein, Muskiz, Mundaka, Mungia, Ondarroa, Ortuella, Plentzia, Santurtzi, Sestao, Sondika, Trapagaran, Ugao-Miraballes eta Urduña.

Nolanahi ere, Bizkaiko udaletako euskara zerbitzu guztiek ere eskura izango dituzte barraketan jartzeko kartel ereduak eta musika-bildumak, bakoitzak udalerriko jaietan egoki ikusten duen zabalkundea egin dezan.

 

Erantsitako fitxategiak:

Dokumentuak

 

Fitxategi hauek kontsultatzeko Adobe Reader dohainiko programa behar duzu, erabili esteka deskargatzeko.

 
 
Aldundiaren logotipoa