Hemen zaude:
Gaur aurkeztuko da, Microsfoten MGX & ISX munduko kongresuan parte hartuko duten 3.000 pertsonen aurrean.
Microsoftek, urtero, proiektu bakarra aukeratzen du jardunaldiotan aurkeztu dadin, eta aurten, Bizkaiko Foru Aldundiaren gidaritzapeko proiektu hori hautatu du.
Goizean, Biscaytik proiektuak dituen helburuak eta faseak erakusten dituen bideoa eskainiko da, eta gonbit egingo zaie Microsofteko profesionalei eta bezeroei bertatik bertara ezagutu dezaten. Arratsaldean, berriz, proiektuari buruzko azalpen teknikoagoa eskainiko da.
Urtero, erakunde barruko mundu mailako batzarra egiten du Microsoftek: MGX deitzen da. Aurtengoa uztailaren 17an egingo dute Atlantako Georgia World Congress Center & Phillips Arena-n (Georgia, AEB). Horrekin batera, aurreko egunean, eta toki berean, Microsoften marketing- eta salmenta-arloko langileen nazioarteko bilera egin ohi da: ISX (Industry Solutions eXchange). Bilera horretan, Microsoften mundu osoko 3.000 bat ordezkarik hartuko dute parte, eta enpresak dituen hiru negozio-atalak ordezkatuko dituzte: erakunde handien atala, komunikazioen sektorea eta sektore publikoa. Microsoftek urtean zehar enpresa barruan egiten duen bilerarik garrantzitsuena da, eta ondorioak izango ditu konpainia beraren barruan, baina baita munduko osoko bezeroentzat ere.
Aurten, Bizkaiko Foru Aldundia gonbidatu dute 2008ko uztailaren 16an egingo den ISXean parte hartzera, batez ere Biscaytik proiektua mundu osoari ezagutarazteko. Asmoa da proiektu hori erreferentziatzat izan dezatela munduko edozein lekutako Microsofteko kideek, eta, aldi berean, gonbit egin gura zaie kide horiei guztiei proiektua in situ ezagutu dezaten, Bizkaira etor daitezen haien bezeroekin: bai bezero pribatuekin bai herri-administrazioekin.
Bizkaiko Foru Aldundia izango da kongresuan parte hartuko duen administrazio bakarra: Biscaytik proiektua aurkeztuko die Microsoft enpresak bertan batuko dituen 3.000tik gora kideri.
Saio nagusia irekitzeko, Gerri Elliot-ek, Microsoften munduko zuzendariak, hitzaldi laburra egingo du, eta, ondoren, Biscaytik proiektua aditzera emateko bideoa aurkeztuko die bertan batu direnei. Arratsaldean, berriz, lantegi berezituago baten barruan, 600 bat profesionali emango zaie proiektuaren berri, Government - Citizen Service Platform jardunaldiaren barruan.
Pasa den uztailaren 12an Bizkaiko Ahaldun Nagusi José Luis Bilbaok eta Microsoft Ibericako presidente Rosa Garcíak Biscaytik proiektua aurkeztu zieten komunikabideei. Proiektu aitzindaria da informazioaren eta ezagutzaren teknologien arloan, eta dituen helburu nagusiak honako hauek dira:
Biscaytik proiektuaren bidez, Bizkaiko Foru Aldundiak hiru ardatz erabiliko ditu proiektuak dituen helburuak gautzatzeko:
45 milioi euroko inbertsioa aurrez ikusten da horretarako guztirako (20 milioi euro proiektua garatzeko, 15 milioi zentro teknologikorako eta beste 10 gune teknologikorako). Aurreneko hiru urteetan, 30 eta 40 lanpostu inguru sortuko dira, eta proiektuak espero den bilakaera izanez gero, beste 150 lanpostu inguru sortuko dira proiektuaren eraginez. MICROSOFTek, bere aldetik, 17,4 milioi euro behar ditu proiektua osorik garatzeko.