saltatu edukira
Aldundiaren Logoa
 

Bizkaimedia. Prentsa Kabinete Digitala


Hemen zaude:

BIZKAIKO FORU ALDUNDIAK BISCAYTIK FUNDAZIOA ERATU DU. ETA GETXOKO ZENTRO TEKNOLOGIKOA KUDEATUKO DU

Asteartea, 2008(e)ko Urriaren 14a 12:00

Bizkaiko Foru Aldundiko Gobernu Kontseiluak BiscayTik Fundazioa eratzeko tramiteak hastea erabaki du. Fundazio hori izen bereko proiektuaren barruan sartuta dago, eta xedea da Administrazioa herritarrengana hurbiltzea, Internet bidez, eta Bizkaia nazioarteko erreferente bihurtzea Administrazioan informazioaren teknologiak aplikatzeari dagokionez.

Proiektu honen barruko jarduera garrantzitsuenetariko bat nazioarte mailan aitzindaria izango den zentro teknologiko bat eratzea izango da. Zentro hori teknologia berriak eta BiscayTik proiektuaren bidez martxan jarriko diren herritarrentzako zerbitzuak sortu eta ezagutzera emateko erabiliko da eta tartean sartutako solaskide guztiei laguntza emango die.

Fundazioa izango da zentro teknologikoaren titularra. Zentroa Getxon egongo da eta Lantik, S.A. foru enpresak eta proiektua garatzeko adjudikaziodun suertatu den Microsoft enpresak hartuko dute parte bertan.

BiscayTik Fundazioaren hasierako ondarea milioi bat eurokoa izango da eta fundazioaren xedea izango da herritarrentzako arreta komunikazioaren teknologien bidez gauzatzearekin zerikusia duten teknologien eta kudeaketa praktiken inguruko ezagutza sustatzeko beharrezkoak diren jarduerak bultzatzea, herritarrak Administraziora on-line hurbil daitezen.

Gobernu Kontseiluak honako hauek izendatu ditu BiscayTik Fundazioko Patronatuko kide izateko: Bizkaiko Ahaldun Nagusia, Ogasun eta Finantza Saileko, Udal Harremanen eta Herri Administrazioaren Saileko eta Berrikuntza eta Ekonomi Sustapen Saileko foru diputatuak. 


 
 
Aldundiaren logotipoa