saltatu edukira
Aldundiaren Logoa
 

Bizkaimedia. Prentsa Kabinete Digitala


Hemen zaude:

BIZKAIKO AHALDUN NAGUSIAK KRISITIK LEHENENGO POSTUAN ATERATZEKO APUSTU PUBLIKORIK ONENA BEZALA AURKEZTU DITU 2009KO AURREKONTUAK

Astelehena, 2008(e)ko Urriaren 27a 13:00

BFAren Gobernu Kontseiluak 2009 urteko Bizkaiko Aurrekontu Orokorren Proiektua onetsi du.
Bizkaiko Foru Aldundiaren Sailen aurrekontua 1.496 milioi eurokoa da.
Aurrekontuaren ardatzak gizarte gastua eta inbertsio publikoak dira.
100 eurotik 40 baino gehiago gizarte beharrizanei aurre egiteko dira eta Gizarte Ekintza Sailaren bidez bideratuko dira.
BFAren gizarte gastua, guztira, % 55era iritsiko da.
Eusko Jaurlaritza eta hiru foru aldundien arteko erakundeen arteko Akordioan sartzen diren proiektuetarako partidak daude (Guggenheim Urdaibai Museoa, BiscayTik, Automobilaren Inteligentzia Zentroa - AIC, EHU-UPVren Campus Teknologikoa Bilbon, etab.)


2009ko Aurrekontuen ardatzak, aurten ere eta inbestidura hitzaldian Ahaldun Nagusiak berak adierazi zuen konpromisoaren ildotik, jarduteko hiru linea nagusitan sailkatzen dira: gizarte gastua, inbertsio publikoa eta bizkaitar guztien kulturaren eta bizi-kalitatearen sustapena. Horren guztiaren abiaburua ondokoa da: “Biltzeko erein, aberastasuna sortu gero banatzeko”.

Ahaldun Nagusiak komunikabideen aurreko prentsa-oharrean banakatu ditu datu hauek eta Aurrekontuetako Proiektuaren zenbaki nagusiak. Ekitaldi horretan lehenengo eta behin Gizarte Ekintza Sailaren hazkuntza handia azpimarratu du (sailek eskura duten zenbatekoaren 40´4 gehiago bere eskura dagoelako); halaber, Aldundiarentzat gizarte gastuak duen garrantzia argitu du, Aurrekontu osoaren % 55arekin.

Guztira, BFAren sailen aurrekontua 2009 ekitaldirako 1.496 milioi eurokoa da,  2008 urtean baino % 7 gehiago.

Foru gobernuaren lehentasuna eta borondate politikoa bizkaitar guztien ongizatea bermatzea da eta, bereziki, duintasunez bizitzeko herri babesa gehien behar dutenena; ildo horretatik Ahaldun Nagusiak azpimarratu duen bezala ehun eurotik berrogei gizarte prestazioetarako dira. Aurten, berriz ere, Gizarte Ekintza Sailaren aurrekontua hazi egin da eta 2004 urtean 279 milioikoa izan zena 604  milioikoa da 2009an.

Eta baldin eta gastuaren edo gizarte gastu zuzenaren sailkapena egiten bada (laguntza eta babes politikak, herri garraioak, enplegua, aukera berdintasuna, lankidetza hirugarren munduarekin, kultur askotarikotasuna, etab.) aurrekontuaren % 55era iristen da. Beraz, horrek esan nahi du aurrekontuaren erdia baino gehiagoren helburua pertsonak direla, hau da, bizkaitar guztien ongizatea hobetzea.

Ahaldun Nagusiak, aldi berean, Eusko Jaurlaritza eta hiru foru aldundien arteko erakundeen arteko Akordioan sartzen diren foru gobernuaren proiektu estrategikoak gogorarazi ditu eta esan du horiek zainpeketa egokia dutela Aurrekontuen Proiektuan, inbertsioen % 17 gaindituz, alegia (adibidez: EHU-UPVren Campusa, Automobilaren Inteligentzia Zentroa, bide azpiegiturak, BiscayTik, etab.). Beste alde batetik, ingurumen, kultura eta kirolen arloko politikak zenbateko osoaren % 14 dira;  eta berrikuntza eta garapen ekonomikokoak, % 6.

Azkenik, José Luis Bilbaok adierazi du ez dela beste funtsezko konpromiso bat ahaztu, hau da, Lankidetza eta Garapenerako eskura % 0,7 jartzekoa; zenbatekoa 11´9 milioi eurotik gorakoa da. Udalen finantzaketari dagokionez adierazi du egonkor mantendu dela eta ondorioz Bizkaiko udalek 861 milioi euroko finantzaketa jasoko dutela.


 
 
Aldundiaren logotipoa